Koronabirusa

Beste 662 positibo eta zortzi hildako azken orduetan

2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Beste 662 koronabirus kasu detektatu dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian, eta 47 lagun ospitaleratu dituzte, aurreko egunean baino hamahiru gehiago. Horrez gainera, zortzi pertsona hil dira; bost Nafarroan, bi Gipuzkoan eta bat Araban.

Gipuzkoan eta Araban ugaritu egin dira egun bakarrean atzemandako positiboak. Bizkaian eta Nafarroan, berriz, pixka bat apaldu da kopurua; dena dela, bi lurralde horietan atzeman da kasu gehien. 348 kasu detektatu dituzte Nafarroan, 167 Bizkaian, 87 Gipuzkoan, eta 52, berriz, Araban.

Hildakoei dagokienez, Nafarroan bost izan dira; Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, batek 56 urte zituen, eta besteek, 78tik gora. Zahar etxeetako heriotza datuen berri eman dute Gipuzkoako eta Arabako aldundiek: Gipuzkoan, bi adineko hil dira Donostian, eta Araban, Miñaon hil da egoiliar bat. Heriotzen asteko zenbaketa gaur emango du Jaurlaritzak.

Ospitaleratuen kopurua handitu egin da. Atzo azaldu zutenez, 24 orduan 47 pertsona erietxeratu zituzten —herenegun, 34—. Orain 80 gaixo daude ZIUetan Hegoaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.