Emakume Master Cupeko finalerdiak gaur, Elgoibarren

Nagore Galeano. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
PILOTA. Gaur ekingo diote berriro Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketari, koronabirusaragatik hiru hilabete eta erdiko etenaldia izan eta gero. Pilota gozoko finalerdiak jokatuko dituzte Elgoibarren (Gipuzkoa), Kalegoen pilotalekuan, 12:00etan (ETB1). Azkenean, ikusleak izango dira harmailan, pilotalekuan kabitzen diren %60: 163 ikusle.

Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Irantzu Etxebeste-Ane Urkizu ariko dira elkarren aurka batetik; eta, Ainhoa Ruiz de Infante-Amaia Jaka eta Nagore eta Leire Galeano bestetik. Bi aldaketa daude hasierako finalerdiekin alderatuta: Ane Urkizuk Patri Espinar ordezkatuko du, eta, Ainhoa Ruiz de Infantek Eneritz Arrieta.

Bi bikote irabazleek gaur zortzi jokatuko dute finala, Irunen (Gipuzkoa), Urantzu frontoian, 17:00etan (ETB1). Egun berean jokatuko dute pilota mistoko finala Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldaik eta Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendik. Garaik Miren Larrarte ordezkatu du.

Bestalde, Joseba Gallaga palista izandakoa hil da, 92 urte zituela. Gallaga 25 urtez izan zen profesional. Bera izan zen 1967an, Bilboko Deportivo frontoiaren inaugurazioan jokatu zuten palistetako bat. Erretiroa hartu ostean, lan handia egin zuen Landatxueta eta Deportivo klubetan, irakasle gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.