Hartzak artaldeari eraso diola eta ardi bat hil duela salatu du Zuberoako laborari batek

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
LARRAINE. Zuberoan dabilen Claverina hartzaren ustezko eraso batez ohartarazi du Larraineko laborari batek. Euskal Irratiek eman dute salaketaren berri. Haren arabera, astelehen arratsaldean Elixabea izeneko bere etxaldera sartu zen Esloveniatik ekarritako hartza, eta artaldeari eraso egin zion. Ardiak barreiatu zizkiola eta bat hilik topatu duela esan du. Baionako suprefetak erasoa baieztatzea falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.