Karrantzan hilotz agertu gizona hil egin zuten

2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Karrantzan bizi zen Misael Centeno, 31 urte zituen, etaNikaraguan sortua zen. Azaroaren 30ean aurkitu zuten haren gorpua Karrantza ibaian. Hiru egun lehenago galdu zen haren arrastoa; taberna batean istilu batean nahastuta ikusi zuten azkeneko aldiz. Auzi medikuek ondorioztatu dutenez, hil egin zuten. Karrantza ibaian aurkitu zuten hilotza, Kantabriako (Espainia) Ramales de la Victoria herriaren parean. Familiak aurreko igandean bertan jarria zuen salaketa. Kantabriako auzi medikuek egin diote autopsia, eta, hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Centeno hil egin zuten. Ikertzaileek ondorioztatu dutenez, hil ostean bota zuten uretara, edo konorterik gabe zegoenean. Balmasedako epaitegira eramango dute ikerketa orain. Hainbat lekukoren arabera, tabernan istilu bat izan eta gero hainbat lagunek atzetik segitu zuten. Gerokoak ez daude argi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.