Enplegua espero baino gutxiago hazi da AEBetan

Kezka handitu da delta aldaera kutsagarriagoa kalte egiten hasi ote zaion AEBetako suspertze ekonomikoari

Joe Biden AEBetako presidentea, atzo, Etxe Zurian. JI. LO SCALZO / EFE.
2021eko irailaren 4a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Abuztuan 235.000 bat enplegu bakarrik sortu dira AEBetan, ekonomistek euren aurreikuspenetan 733.000 lanpostu inguru espero zituztenean, uztaileko 1,1 milioiko igoeraren ostean. COVID-19aren delta aldaera kutsagarriagoa izan da, analisten ustez, datu txarraren arrazoi nagusia, eta horren erakusle litzateke ez dela inolako enplegu hazkunderik izan aisialdi eta hotelen sektorean, eta ostalaritzan 42.000 enplegu galdu direla.

Analistak beldur dira delta aldaerak irailean, eta ziurrenez urrian ere, ez ote duen jarraituko AEBetako suspertze ekonomikoari kalte egiten. Halere, datorren astelehenean iraungiko dira pandemia dela-eta hilabeteotan 7,5 milioi langaberengana iritsi diren laguntza bereziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.