Abertzaleek nazio eskubideak aldarrikatu dituzte Europan

EH Bilduk eta EAJk Estrasburgon eskatu dute argitasun zuzentarau bat gehitzeko Europako Batasuneko arauei

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
ESTRASBURGO. Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia egin dute Europako Parlamentuan, eta han, indar abertzaleetako ordezkariak bat etorri dira Europako aniztasuna eta nazio eskubideak aintzat hartzeko aldarrikapenean. EAJren eta EH Bilduren ordezkariek eskatu dute subiranotasun lurralde gatazkak konpontzeko mekanismo arautu bat txerta dezatela Europako legedian.

EAJren diputatu Josune Gorospek esan du argitasun zuzentarau hori subiranotasun gatazkak «elkarrizketaren bidez, bitartekaritzaren bidez eta Batasunaren printzipio demokratikoen arabera» ebazteko bidea izango litzatekeela. Bat etorri da EH Bilduko Eurodiputatu Pernando Barrena: «Konponbidearen oinarria demokrazia da, eta herri guztien erabakitzeko eskubidea bermatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.