Bera Bera eta Zuazo, ligako multzo berean

Arderius, jaurtiketa egiten. FOKU.
2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Emakumezkoen lehen maila, Iberdrola Liga, bi multzotan banatuko dute datorren sasoian. Hamasei talde direnez, zortziko bi multzo osatu dituzte, eta Super Amara Bera Bera eta Zubileta Evolution A multzoan izango dira, Atletico Guardes, Malaga, Valladolid, Atlantico Pereda, Lanzarote Puerto del Carmen eta Alcobendasen ordezkoarekin batera, mailari uko egin baitio. Multzo bakoitzak bi itzulira jokatuko du, eta lau onenak zortziko multzoan batuko dituzte gero, elkarren aurkako ligaxka jokatzeko. Multzoen aurreneko faseko emaitzak kontuan hartuko dituzte. Garailea txapeldun izango da. Zein lau talde jaitsiko diren zehazteko sistema bera erabiliko dute: A eta B multzoetako azkeneko laurek ligaxka jokatuko dute. Lehiaketa irailaren 12an hasiko dute, eta 2021eko maiatzaren 29an bukatu.

Federazioaren atzoko batzarrean, Asobal Ligaren datak ere zehaztu zituzten —sistema ez da aldatuko—: irailaren 2an hasiko da, eta datorren urteko ekainaren 5ean bukatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.