Simon Yates eta Julian Alaphilippe nagusitu dira

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Simon Yatesek (Mitchelton) irabazi zuen atzo Paris-Nizako bosgarren etapa, 25,5 kilometroko erlojupekoa. Yatesek zazpi segundo atera zizkion Nils Politti (Katuxa) eta 11 Michal Kwiatkowskiri (Sky). Hala, Kwiatkowski sendotu egin da sailkapen nagusiko lehenbiziko postuan. 19 segundora du Egan Bernal taldekidea eta 28ra Luis Leon Sanchez (Astana).

Tirreno-Adriatikoan, berriz, Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) nagusitu zen lehenbiziko etapan. Aldapa pikoan amaitu zen saioa, eta frantziarrak berriro erakutsi zuen maisua delako halako bukaeratan. Greg van Avermaet (CCC) eta Alberto Bettiol (Education First) sailkatu ziren haren atzetik. Sailkapen nagusian, Adam Yates (Mitchelton) da lider berria, haren taldekide Michael Hepburn atzean geratu baitzen. Brent Bookwalter taldekidea bigarren da, denbora berarekin, eta Primoz Roglic (Jumbo) hirugarren, zazpi segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.