Jagoba Arrasate, urte baterako Osasunara

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Jagoba Arrasate izango da Osasunaren entrenatzailea heldu den sasoian. Iruñeko taldeak atzo jakinarazi zuenez, Arrasatek urte baterako kontratua sinatu du eta Bittor Alkiza izango da haren laguntzailea. Berriatukoak lan txukuna egin du azken hiru sasoietan Numantzian, azkenekoan igoera kanporaketetarako sailkatu du, eta horrek ireki dizkio Taxoareko ateak.

Zurrumuru ozena zena atzo baieztatu zuen Osasunak. Izan ere, Diego Martinezen kontratua eten zuenetik hasi zen bili-bolo Arrasataren izena. Orduan, baina, kanporaketak jokatzen ari zen. Realetik kaleratua izan eta ia lau urteetara teknikaria Euskal Herrira itzuliko da. Hautu logikoa da, Arrasatek badaki zer den Osasuna, eta Braulio Vazquez gorritxoen kirol zuzendariak Numantziarekin harreman estua duenez, lehen eskuko informazioa jaso ahal izan du Arrasatereninguruan.

Osasunari, orain, fitxaketekin hastea dagokio, eta baliteke Arrasate ez izatea Soriatik Iruñerako bidea egiten duen euskal herritar bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.