62 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian

2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Izurriaren bilakaerak beheranzko joera hartua du Hego Euskal Herrian, azken datuek berretsi dutenez. Herenegun, 2.465 diagnostiko proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietatik 62 positibo izan ziren; testen %2,5ek eman zuten positibo, beraz.

Osasun asistentzialaren egoerari dagokionez, Hegoaldeko erietxeak iazko abuztuaren hasierarako egoerara itzuli dira. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, igandean 11 pertsona erietxeratu behar izan zituzten gaitzaren sintomak larriagotuta, eta, horiek aintzat harturik, oraintxe bertan ehun lagun daude ospitaleratuta. Horietatik 33 larri daude ZIUetan. Unitate horietako egoera ere arinduz doa: aurten uztailaren 13an zegoen kopuru bera da, eta iazko abuztuaren 24tik kopururik apalena. Birusarekin zendutakoen kopurua ere eman dute bi gobernuek: joan den astelehenetik ostegunera zortzi lagun hil ziren Hegoaldean birusarekin.

Jaurlaritzaren Osasun Sailak datorren astelehenera arte ez ditu eguneratuko izurriari loturiko datuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.