Beste zahar etxe bat irekiko dute Gasteizen

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek iragarri duenez, zahar etxe bat irekiko dute Gasteizko Salburua auzoan. Adinekoak artatzeko lekua izateaz gain, zahartzaroaz ikertzeko zentro bat ere izango du. Arabako Batzar Nagusietako politika orokorreko bileran egin du iragarpena. Foru Aldundiak egin asmo dituen inbertsioetako bat izango da zahar etxearena, baina ez bakarra. Gonzalezen arabera, 500 milioi euroko inbertsioa plan bat jarriko dute martxan datozen lau urteetarako. Nabarmendu duenez, inoiz baino diru gehiago inbertitu nahi dute horrela: «Inbertitzeko garaia da. Arabako Foru Aldundiak erakundearen historiako inbertsio proiekturik handienari ekingo dio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.