Bi lagun kartzelara , emanaldi batean 'Gora Alka-ETA' leloa erakusteagatik

2016ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
MADRIL. Txotxongilo emanaldi bat egiten ari ziren Titeres desde Abajo taldeko bi lagun espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak. Ostiral arratsaldean, beste hainbat gauzaren artean, Gora Alka-ETA leloa zeraman kartel bat erakutsi zuten Madrilen, kaleko emanaldi batean. Hainbat ikusle kexatu ziren, eta «terrorismoari gorazarre egitea» egotzita atxilotu zituzten. Atzo, biak baldintzarik gabe kartzelatzeko eskatu zuen fiskaltzak, ihes egiteko arriskua argudiatuta. Eskaera onartu, eta preso sartu ditu biak Morenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.