Koronabirusa

Zelaak nahi du irailean ahalik eta ikasle gehien itzultzea klasera

Isabel Zelaa. BALLESTEROS / EFE.
2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
MADRIL. Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza eta Formakuntza Profesional ministroak atzo adierazi zuenez, «aldagai askorekin lanean» dabiltza uda amaitutakoan ahalik eta ikasle gehien ikasgeletara itzul daitezen. Egoerak, ordea, ez du errazten itzulera nolakoa izango den aurreikustea: «Irailerako ezin dugu ezer ziurrik esan, ez baitakigu nola garatuko den pandemia».

Ziurra da, ordea, ikasgeletan gehienez ere hamabost ikasle bilduko direla, koronabirusaren aurkako txertoa lehenago iristen ez bada behintzat. Kasu horretan, klase presentzialak telematikoekin konbinatu beharko liratekeela uste du Zelaak. Dena den, «hartu beharreko neurriekiko azken hitza» ikastetxeek izango dutela esan zuen.

Ministroak atzo azaldu zuenez, astelehenean hasiko den bigarren fasetik aurrera autonomia erkidegoek ikastetxeak zabaltzeko baimena izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.