Koronabirusa

Martxan da Nafarroan birusa atzemateko aplikazioa

RadarCovid aplikazioa. C. BARBA / EFE.
2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Heldu da koronabirusaz kutsatutakoak atzemateko eta erregistratzeko aplikazioa Nafarroara. Datorren astelehenean jarriko dute erabilgarri herritar guztientzat, baina atzo ezagutarazi zuen Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak. Telefono arteko harremana detektatuko du programak, bluethooth bidez, eta, horregatik, herritarren «kolaborazioa» eskatu zuen kontseilariak. Aplikazioa sakelakoan deskargatu, eta, ondoren, aktibatu egin behar da: «Keinu txiki batek asko erraztu dezake prozesua», azpimarratu zuen Indurainek.

RadarCoviden xehetasunak ere eman zituen Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilariak, eta nabarmendu zuen aplikazioa «osagarri»bat izango dela. Ez du identifikazio pertsonalik eskatzen, eta, hortaz, inork ez du edukiko aplikazioa dutenen informaziorik. Oraingoz, ez dago euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.