Koronabirusa

EAEko Eskola Kontseiluak curriculuma egokitzea nahi du

Ikasle batzuk ikasgelan. G.R. / FOKU.
2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EAEko Eskola Kontseiluak hainbat proposamen egin dizkie administrazioari eta hezkuntza eragileei, ikasturtea amaitzeko era udari eta datorren ikasturteari begira. Gomendatu du hurrengo ikasturtea udako oporren aurretik prestatzea, planifikatzea eta antolatzea, egon daitezkeen agertoki desberdinei erantzuteko, «inprobisazioak» saihesteko eta ikasleei «arreta egokia» emateko.

Ikasturtea amaitu aurretik, ikasle bakoitzak bere egoera pertsonalari eta akademikoari buruzko «diagnostiko indibiduala, erreala eta zehatza» izatea nahi du, eta, horren arabera, beharrezkoa bada, hurrengo ikasturtean esku hartzeko eta indartzeko neurri pedagogikoak eta antolakuntzakoak planteatzea, bereziki egoera «gogorrena» pairatu dutenei. Hurrengo ikasturterako, besteak beste, curriculuma «oinarrizko eta ezinbesteko» gaitasunetara egokitzea eta murriztea ere proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.