Radicevic Bilbo Basketera, eta Chagas Araskira

Biek joko antolatzaile gisa jokatzen dute, eta, besteak beste, 'draft'-ean aukeratu dituzte

Nikola Radicevic Bilbo Basketeko fitxaketa berria. MARCIAL GUILLEN / EFE.
2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Euskal taldeak ari dira pixkanaka hurrengo sasoirako multzoak osatzen. Atzo, adibidez, Surne Bilbo Basketek eta Kutxabank Araskik fitxaketa banaren berri eman zuten: bizkaitarrek Nikola Radicevicena, eta arabarrek Florencia Chagasena.

Radicevic serbiarra da, 28 urte ditu, eta 1,97 metro luze da.Joko antolatzailearen postuan jokatzen du, eta Lituaniako Lietkabelis taldean aritu zen aurreko sasoian. Batez beste 8,6 puntu sartu zituen partidako, eta 3,8 asistentzia banatu. ACB ligan eskarmentua du, Sevillan, Kanaria Handian eta Murtzian jokatutakoa baita. Guztira 146 partida ditu jokatuak. Eurokopan eta Euroligan lehiatu da, eta 2015ean Denver Nuggetsek 57. lekuan aukeratu zuen draft-ean. «Asko heldu da. Taldea gidatzeko ahalmen handia du, eta paseak emateko trebezia. Fisikoki ere asko emango digu postu horretan. Hakansonekin batera bikote on bat osatutako du taldea gidatzeko».

Chagasek joko antolatzaile gisa jokatzen du, eta Italiako Magnolia la Molisana taldetik iritsi da Gasteizera. Araskik datorren sasoiari begira fitxatutako laugarren jokalaria da argentinarra. 21 urte bete berri ditu, eta aurreko denboraldian 7,6 puntu eta 2, 5 errebote eskuratu zituen. Italiako taldearekin Eurokopa jokatu zuen. WNBAko Indiana Fever taldeak 31. postuan hautatu zuen iaz draft-ean, baina Italian segitu zuen. Abuztura arte Zeelanda Berriko Tokomanawan arituko da joko antolatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.