Beste zilar bat eta beste brontze bat lortu dituzte

Euskal selekzioa bigarren izan da gizonezkoen 560 kilokoan eta hirugarren emakumezkoen 500 kilokoan

560 kiloko euskal selekzioko tiralariak, podiumean, zilarrezko dominekin. LUR GIL.
2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
SOKATIRA. Jardunaldi bat falta da oraindik Lurmutur Hirian (Hegoafrika) lur gaineko sokatirako Munduko Txapelketa amai dadin, baina Euskal Herriko sokatiralariek jada berdindu egin dute inoiz txapelketa horretan irabazitako domina kopurua. Beste bi lortu zituzten atzo, selekzioen arteko lehen jardunaldian: zilarrezkoa, gizonezkoen 560 kilokoan, eta brontzezkoa, emakumezkoen 500 kilokoan. Beraz, jada sei irabazi dituzte Hegoafrikan, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru. Kopuru bera irabazi zuten duela lau urte Wisconsinen (AEB) eta orain bi urte Malmoen (Suedia).

Uzta oparoagoa izan zitekeen, 560 kilokoan oso gertu izan zutelako urrezko domina. Oso final estua izan zuten Alemaniarekin, eta, azkenean, tiraldi erabakigarrian eman zuten amore.

Gaur amaituko da lehia, eta selekzioka ariko dira berriro gizonezkoen 720 kilokoan eta emakumezkoen 640 eta 540 kilokoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.