Maggi MacNeilek mendean hartu du Sarah Sjostroem

2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
IGERIKETA. Ezusteekin hasi dira abiadura probak Gwangju-n jokatzen ari diren Munduko Igeriketa Txapelketan. Atzokoa bigarren eguna zen, eta protagonista MaggiMacNeil Kanadako igerilaria izan zen, urrezko domina irabazi baitzuen tximeleta estiloko 100 metrokoan. Sarah Sjostroem suediarraren nagusitasuna amaiarazi zuen, hark irabazi baitzuen proba horiaurreko lau munduko txapelketetan.

Atzetik hasi zen MacNeil finalean, baina azken 50 metroetan bizkorrena izan zen, eta 55.83ko markarekin lortu zuen urrea. Amerikako marka ere 15 segundo ondu zuen. Dana Vollmerrek zuen marka hori. Sjostroementzat izan zen zilarra, eta Emma McKeonentzat brontzea. 56.61 eta 56.22ko denbora egin zuten, hurrenez hurren.

Adam Peatyk, berriz, urrezko domina eskegi zuen bular estiko 100 metrokoan, eta Caeleb Dresselek ez zuen huts egin tximeleta estiloko 50 metrokoan.Dresselek bigarren urrea irabazi zuen, igandean 4X100 libreetan lortu eta gero. Izarretako bat izaten ari da Gwangjun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.