Baskoniak 83-113 galdu du Maccabiren aurka

2019ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
HERRIA. Kolpe handia jaso zuen atzo Baskoniak Euroligako ligaxkan. 30 puntuz galdu zuen Maccabiren kontra: 83-113, eta bost porrot eta hiru garaipenekin, maldan gora jartzen hasi zaio beste behin bidea txapelketan.

Porrot mingarria izan zen atzokoa. Bigarren laurdenetik aurrera, Maccabi erabat nagusi izan zen. Erasoan egun biribila izan zuen, eta horrek ematen duen konfiantzarekin aise irabazi zuen. Baskonia, berriz, nahi eta ezin aritu zen, Maccabiren kanpoko jokoa geratu ezinik. Hamazazpi hiruko sartu zituen, 29 ahaleginetatik. Tornike Xengelia baino ez zen libratu: 31 puntu sartu zituen kapitainak.

Atsedenaldirako 32-53 zen atzetik Baskonia, eta soilik hirugarren laurdeneko lehen minutuetan eutsi zien partidari buelta emateko itxaropen apurrei. Baina Maccabik berehala zapuztu zituen, aldea handitzen segitu baitzuen. Amaierako minutuak sufrikarioa izan ziren arabarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.