Hendaiako atxikitze zentroa hetsi dute

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
HENDAIA. Maite Etxeberri Cimade elkarteko langilea da, eta laguntza juridikoa ematen die atxikitze zentroan daudenei. Atzo jaso zuen abisua, mezu elektroniko baten bidez: Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa hesteko erabakia hartu du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefetak. Egoera sanitarioa larritzen ari zela eta, bertan zeuden migratzaile guztiak aske uzteko eskatu zuten Cimadeko langileek. Hala, atxikiak ziren pertsona ia guztiak kanpora atera dira. Etxeberrik dionez, «gehienek badauzkate familia edo lagunak, baina guztiek ez».

Etxeberriren arabera, oraingoz sei pertsona bidali dituzte Bordeleko (Frantzia) atxikitze zentrora. Alta, baldintza oso txarretan dago hango egoitza: «Lur azpian dago, eta, astelehenaz geroztik, garbitzaileek uko egin diote lanari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.