Behatokia kexu da Berdintasun Planaz

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernuaren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plan Estrategikoaren zirriborroari. Erakundearen helburua da plan horrek andreen hizkuntz eskubideak bermatzeko neurriak jasotzea, «emakume euskaldunen diskriminazioa» gutxitzeko.

«Nafarroako berezko hizkuntza izanik, euskaraz bizi nahi duten emakumeek oztopo bereziak dituzte berdintasunerako estrategikoak izan daitezkeen lerro batzuetan», esan du Behatokiak. Hizkuntza eskubideak aintzat hartzeak, neurrien eraginkortasunean ez ezik, «emakumeen osasun eta segurtasunean» ere eraginen dutela uste du Behatokiak. «Ezin genezake berdintasunean jardun administrazioak Nafarroako andreen arteko desberdinkeria areagotzen duten erabaki eta neurriak zilegitzen baditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.