Hegoaldean 145.689 lagunek hartu dituzte bi dosi

2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19aren kontrako txertoen 474.256 dosi jarri dituzte oraingoz. Gainera, zehaztu dutenez, bigarren dosiak izan dira horietako 145.689. Nafarroan 36.476 pertsonak bukatu dute txertaketa prozesua. Aldiz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 99.853k hartu dituzte bi dosiak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, Nafarroak Pfizerren 9.360 eta Modernaren 5.700 dosi jaso zituen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.