Europak mugak itxi nahi ditu osasun krisietan

Lisboako aireportua. C. CIUDAD / EFE.
2021eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Batzordeak Schengen eremuaren erreforma baterako zirriborroa onartu du, eta, horren arabera, kide diren estatuek erreformari oniritzia emango baliote, Europako Batasunak bere gain hartuko luke mugak ixteko eskumena osasun krisiren bat baldin badago, erabaki hori herrialdeen esku utzi beharrean. COVID-19aren pandemian, estatu bakoitzak ezarri ditu bere arauak beste herrialde batzuetatik etorritako bisitariak sartzen uzteari dagokionez. Halaber, erreformak aukera emango lioke Europako Batasunari herrialdeen arteko kontrolak ezartzeko, migrazio jarioak kontrolatu eta mozteko helburuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.