Baskoniak 82-72 galdu du Unicajaren aurka

2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Burua altxatu ezinik jarraitzen du Kirolbet Baskoniak. Atzo, hirugarren partida galdu zuen jarraian, bigarrena ACB ligan: 82-72 Malagan (Espainia), Unicajaren aurka. Azken laurdenean hautsi zuen neurketa etxeko taldeak, hamabi punturen aldea lortuta: 71-59. Malagan galduta, beste astebetez lehen zortzi sailkatuen artean sartu ezinda segituko du Gasteizko taldeak.

Galtzea berri txarra ez balitz bezala, klubak atzo jakinarazi zuen Lucas Vildozak beste hiru hilabete egingo dituela jokatu gabe, ebakuntza egingo baitiote eskuin sorbaldan.

Retabet Bilbo Basketek, berriz, gaur jokatuko du, Valentzian (Herrialde Katalanak), 20:00etan. Bizkaitarrek beste bolada on bat hasi nahi dute, Kanaria Handian (Espainia) galdu ondoren. Sailkapenean, garaipen baten aldea du Bilbo Basketek Valentziarekiko. Lehen itzulian, 83-79 irabazi zuen.

Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, IDK Gipuzkoak beheko postuetatik urrundu ezinik segitzen du. Atzo, hirugarrenez jarraian galdu zuen, etxean, Ciudad de la Laguna Tenerifereren aurka: 71-72. Azken unean egin zion berriro ihes garaipenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.