BERRIA Taldeko langileek bat egin dute Euskaraldiarekin

BERRIA Taldeko langileak, atzo, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. JON URBE / FOKU.
2018ko urriaren 11
00:00
Entzun

ANDOAIN. Hilabete eta erdi ere ez da falta azaroaren 23a iristeko. Eta gero eta gehiago dira Euskaraldiari babesa erakutsi dioten herri, erakunde, elkarte eta mota guztietako kolektiboak. Atzo eguerdian Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean egindako argazkiarekin, BERRIA Taldeko langileek ere bat egin dute 11 egunez euskaraz jardutea helburu duen egitasmoarekin.

Joan den irailaren 20an abiatu zen Euskaraldiak iraun bitartean belarriprest edo ahobizi izan nahi dutenek izena emateko kanpaina. www.euskaraldia.eus webgunen egin daiteke hori, baita egitasmoa sustatzeko hainbat herritan beren beregi ireki diren bulegoetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.