Koronabirusa. Hauteskundeak

Dozenaka hauteskunde eta bozketa, bertan behera

2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
AEB Ameriketako Estatu Batuetan, Austrian, Hegoafrikan, Erresuma Batuan, Errumanian, Etiopian, Iranen (bigarren itzulia), Italian, Paraguain, Polonian, Serbian, Sirian, Suitzan, Txilen... Mundu osoan atzeratu edo bertan behera utzi dituzte hauteskundeak eta galdeketak, herrialde osokoak edo eskualdeetakoak. 50etik gora dira. Kasu batzuetan ez dute zehaztu noiz egingo diren; zehaztu dutenetan, irailetik aurrera. Ingalaterrako udal hauteskundeak urtebete atzeratu dituzte, aurtengo maiatzetik 2021ekora.

Badira, ordea, izurriteak izurrite, hauteskundeei eutsi dietenak ere, horietako gehienak izurritearen hasieran: Hego Korean, Iranen (lehen itzulia), Israelen, Japonian...

AEBetako hauteskundeei buruzkoa da aurtengo zalantza nagusietako bat. Berez, estatubatuarrek azaroaren 3an aukeratu behar dute Donald Trump egungo presidente errepublikanoaren eta Joe Biden Alderdi Demokratako hautagaiaren artean. Bi alderdiek abuztuan egin nahi dituzte konbentzioak, baina ez da ziurra egin ahalko dituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.