Erantzun immunitario ahula dutenei laugarren dosia jartzea onetsi du EMAk

2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
HAGA. EMA Sendagaien Europako Agentziak ontzat eman du erantzun immunitario ahula dutenei COVID-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzen hastea: «Arrazoizkoa izan daiteke». EMAko adituek, ordea, ez dute argi beharrezkoa den laugarren ziztada hori halako arazorik ez dutenei jartzea. Adierazi dute luzera begira ez dela hori izango «erantzun iraunkor bat emateko» era. Agian, urtaro hotzetarako jartzea izan daiteke bide bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.