Baionak 23-22 irabazi dio Arroxelari

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Baionak pauso sendoz jarraitzen du Top 14an. Bost jardunaldi jokatuta, hiru garaipen ditu, eta gaurko emaitzen zain, hirugarren da sailkapenean, hamahiru punturekin. Arroxela izan da baionarrek mendean hartu duten azken aurkaria. 23-22 irabazi zieten atzo Jean Daugerren, oso partida lehiatuan.

Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, derbia jokatuko dute gaur Ampo Ordiziak eta Hernanik Altamiran (12:00). Etxekoak dira faborito irabazteko. Sailkapenean, ordiziarrak bosgarren dira, sei punturekin. Bisitariak, ordea, azken-aurrenak dira, puntu bakarrarekin.

Munduko Kopan, azkenik, Japoniak ezusteko handia eman zuen atzo, 19-12 hartu baitzuen mendean Irlanda. Eguneko beste partidetan, Argentinak 19-12 irabazi zion Tongari, eta Hegoafrikak 57-3 Namibiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.