Simon Clarkerentzat etapa, eta Rudy Molardentzat lidertza

Ihesaldia baliatuta irabazi du australiarrak Espainiako Vueltako bosgarren etapa. Frantziarra da lider berria

Simon Clarkerentzat etapa, eta Rudy Molardentzat lidertza.
2018ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Etapa bezain azkarra izan zen Simon Clarke (Education First) atzo Roquetas de Marko helmugan Bauke Mollema (Trek) eta Alessandro de Marchi (BMC) esprintean menderatzeko. Espainiako Vueltan irabazten duen bigarren aldia du (2012an irabazi zuen aurrena). Garaipena australiarrarentzat bezain garrantzitsua izan zuen Education First taldearentzat. Izan ere, denboraldiko lehenengoa du.

Eguneko beste irabazlea Rudy Molard (FDJ) izan zen. Bigarren egunez jarraian, Skyk interes gutxi erakutsi zuen Michal Kwiatkowskiren lidergoa defendatzeko, eta frantziarrak hori baliatu zuen maillot gorria janzteko.

Txirrindulariek ziztu bizian egin zituzten etapako lehen kilometroak. Saiakera ugariren ostean, bidea egin zuen 22 taldeetatik hogeik ordezkaritza zuten 25 kideko ihesaldiak. Tartean ziren Jonathan Lastra (Caja Rural) eta Mikel Iturria (Murias). Akordioa, ordea, azkar hautsi zen, eta helmugatik 51 kilometrora osatu zen garaipena jokatuko zuen hirukotea.

Gaurko etapa aproposa da esprinta iristeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.