Herriko bozen lehen itzulia bertan behera uzteko helegiteak jarri dituzte bi herritan

2020ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
MIARRITZE. Ipar Euskal Herrian herrietako bozen lehen itzulia egin zuten joan den martxoaren 15ean bigarren itzulia gibelatu dute, eta, egunean berean zein ondotik anitzek salatu zutenez, COVID-19a dela-eta ez ziren baldintza egokietan egin hauteskundeak. Abstentzioa handia izan zen herri anitzetan, bereziki hiri handienetan. Lapurdiko bi herriren kasuan helegitea jarri dute Paueko Administrazio Auzitegian lehen itzulia bertan behera geldi dadila eskatzeko: Arbonan eta Miarritzen. Herritar batek baino gehiagok jarriak izan daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.