Bera Berak irabazi egin du ligako bigarren partida ere

Atletico Guardes menderatu du (31-22), bigarren zatian lehendabizikoan egindako lan ona biribilduz.

Maitane Etxebarria jaurtiketa egiten, atzoko partidan. GORKA RUBIO / FOKU.
2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak indartsu ekin dio Iberdrola ligari. Atzo gauean jokatu zuen bigarren jardunaldiko partida, Donostiako Jose Antonio Gaska kiroldegian, eta aise menderatu Atletico Guardes (31-22). A multzoko bi talde indartsuenetakoen arteko norgehiagoka izan zen. Hasi eta bukatu nagusitu zen Donostiako taldea, eta batez ere, bigarren zatian zabaldu zuen tarte erabakigarria. Izan ere, atsedenaldira 14-11koa emaitzarekin joan ziren, eta bigarren zatiko aurreneko hamar minutuetan, bederatzi golera igo zuen aldea.

Renata Arruda atezainak geldiketa asko egin zituen, eta horrek aukera eman zien taldekideei azkar jokatzeko. Horrela jokatuz, min asko egin zion Guardesi. Zailtasun handiagoak izan zituen landutako erasoan, baina atzo behar handirik ere ez zuen izan. Laura Hernandez izan zen etxekoen golegile onena, zazpi golekin.

Ohorezko Mailan ari den beste euskal taldeak, Zuazok, gaur jokatuko du. Joseba RodriguezHaito-k zuzentzen duen taldeak sasoiko estreinako lehia izango du Lasesarren, Aula Valladoliden kontra (19:30). Lehen jardunaldian bizkaitarrek hamahiru golen aldeaz galdu zuten Malagaren pabiloian: 31-18.

Asobal ligan, Bartzelonaren eta Bidasoaren kontra itxura ona eman eta gero, sasoiko lehen bi puntuak puntuak poltsikoratu nahi ditu gaur Anaitasunak, Benidormen pabiloian irabazita (18:00). Bidasoak Huesca hartuko du, bihar Artalekun (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.