Colemanek irabazi du urrea 100 metrokoan: 9,76

Christian Coleman, irabazle, atzo. EFE.
2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Faborito argia zen, eta ez zuen huts egin. Christian Coleman estatubatuarrak irabazi zuen atzo urrezko domina Munduko Txapelketan 100 metrokoan, Dohan. 9,76ko marka lortu zuen Colemanek. Irabazita, arantza atera zuen, duela bi urte, Londresen, txapeldunorde izan baitzen, Justin Gatlin estatubatuarraren aurretik. Hain zuzen, Gatlin bigarren izan zen atzo, 9,89ko markarekin. Andre De Grasse kanadarra izan zen hirugarren, 9,90eko denborarekin. Colemanek lehen urrea du jada, baina uzta handiagoa lor dezake, 200 metrokoan eta 4X100 metroko txandakakoan ere ariko baita.

Beste finaletan, DeAnna Price estatubatuarra nagusitu zen mailu jaurtiketan (77,54 metro); Tajay Gayle jamaikarra, luzerako jauzian (8,69 metro); Sifan Hassan herbeheretarra, 10.000 metrokoan (30.17,62); eta Ruth Chepngetich kenyarra, maratoian (2.32.43).

Gaur bost final jokatuko dituzte: emakumezkoen pertika jauzia (19:40); gizonezkoen jauzi hirukoitza (20:45); 4x400 metroko txandakako mistoa (21:35); eta emakumezkoen 100 metrokoa (22:20) eta 20 kilometro ibilketan (22:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.