'Notre-Dame'

Parisko Notre-Dame katedralaren sutea fikzio bilakatu dute. EMMANUEL GUIMMIER.
2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Sortzailea: Herve Hadmar. Aktoreak: Roschdy Zem, Caroline Proust, Megan Northman, Simon Abkarian, Alice Isaaz. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2022. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: drama.

Duela hiru urte Parisko Notre-Dame katedralak su hartu zuenekoa fikziora eraman dute sei ataleko telesail honetan. Chernobyl-en tankeran, egun hartako krisiaren kudeaketaren eraginkortasuna zalantzan jarri du istorio honek, sutea izan eta sei hilabetera The New York Times egunkariak argitaratu zuen artikulu bat oinarri hartuta. Frantziako aktore ezagunek hartu dute parte proiektuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.