Mercedesen geldialdia egingo dute hurrengo astean, mikrotxipen faltagatik

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Autogintzarako mikrotxipen eskasiak Mercedesen Gasteizko lantegiari eragingo dio beste behin. Zuzendaritzak langileei jakinarazi die astelehenetik ostegunera normal lan egingo dutela, baina ostiraleko lan txanda guztiak etengo dituztela. Aurrera begira, abenduan beste hiru egunez geldituko dute produkzioa: 27tik 30era. Aurretik, abuztuaren 30etik irailaren 21era arte eten zuten. Hori dela eta, aurreikusi baino 19.500 furgoneta gutxiago egingo dituzte aurten; azken urteotako produkziorik txikiena da, iazkoaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.