Jon Aberasturik irabazi du Getxoko Zirkuitua

2019ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Jon Aberasturik (Caja Rural), bere taldearen lan bikaina borobildu, eta Getxoko Zirkuituko 74. aldia irabazi zuen atzo. Alex Aranburu bere taldekide eta iazko irabazlea izan zen bigarren, gasteiztarrarengandik bost segundora, eta Lorenzo Manzin (Vital Concept) hirugarren, zortzira.

Aberasturik modu ikusgarrian irabazi zuen, aurretik zuen laukote bat pasatu baitzuen azken igoera pikoan —750 metro eta %14—. Multzo horretan zeuden Fernando Barcelo (Euskadi-Murias), aurrenekoa mugitzen, Sergei Txernetski (Caja Rural), Winner Anacona (Movistar), eta Jose Antonio Garcia (Kometa). Ibilbide berriaren lehen urtea zen, eta zaleak gustura gelditu ziren ikuskizunarekin.

Gaur, bestalde, Nafarroako Klasikoaren bigarren eguna jokatuko da, Iruñea eta Lodosa artean (120 km). Larunbatean Donostiako Klasikoan parte hartuko duten txirrindulari asko egongo dira bertan. Herenegun jokatu zen probako lehen eguna, eta Ashleigh Moolman-Pasiok (CCC) irabazi zuen Aralarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.