Koronabirusa

Hilaren 11tik TAO martxan egongo da Hegoaldeko hiriburuetan

Ordainleku bat. M. RAMIREZ / FOKU.
2020ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
BILBO. Donostiako Udala izan zen TAO zerbitzua martxan paratuko zuela erran zuen lehen udala, eta, geroztik, Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko udalek ere erabaki hori bera hartu dute. Hala, Hegoaldeko lau hiriburuetan, maiatzaren 11tik aitzinera, ordaindu egin beharko da autoa hirigunean uzteagatik. Kutsatzeak saiheste aldera, gomendatu dute sakelako telefonoko aplikazioa erabiltzea ordaintzeko. Ezin denean, ordainketarako makinak erabiltzerakoan kreditu txartela erabiltzea komenigarria dela esan dute. Gainera, ordaintzeko makinak ohi baino gehiago garbituko eta desinfektatuko dituzte. Udal agintariek espero dute, igaro asteotan gailendu den joerari atxikita, jendeak automobil pribatua gutxiago erabiltzea orain ere. Argi dute, ordea, behin konfinamendua arinduta berriz handituko dela zirkulazioa, eta horrexegatik erabaki dute, hain justu, TAO berriz indarrean ipintzea.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.