Garate oroitu dute, preso bat bisitatzetik bueltan hila

Mendi martxa, atzo, Otxandion. BERRIA.
2014ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Urtero bezala, Ruben Garate Anselmo gogoan izan zuten atzo Otxandion (Bizkaia), Motxotegi mendira egindako martxa baten bidez. 56 lagunek egin zuten harako bidea, 2000. urteko otsailaren 12an Madrilgo Alcala-Meco kartzelatik Jose Antonio Fernandez presoa bisitatzetik bueltan zetorrela auto istripuz hildako herrikidea oroitzeko. Burgos inguruan izan zuen istripua.

Atzo egindako martxaz gain, mozio bat ere onartu zuen Otxandioko Udalak joan den ostegunean, heriotza «kartzela politika bidegabeak» eragin ziola salatu eta sakabanaketa amaitzeko eskatuz. Bilduko zazpi zinegotziek eman zuten aldeko botoa, eta abstenitu egin ziren EAJko biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.