Osasunak 3-2 galdu du Tenerifen

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Lehen Mailara igotzeko bidean geraezin zirudien Osasunak, baina atzo kolpea jaso zuen Tenerifen, 3-2 galdu eta gero. Etxekoek partidaren azken txanpan lortu zuten garaipena, eta Heliodoro Rodriguez Lopez zelaiak madarikatua izaten segitzen du nafarrentzat, sekula ez baitute han irabaztea lortu.

Atzokoak aukera aproposa zirudien, Tenerife bolada txarrean baitzegoen. Are gehiago

Rober IbaƱezek (26. min) etaBrandonek (29. min) Osasuna 0-2 aurreratu zutenean. Horrela amaitu zen lehen zatia. Baina bigarrenean Tenerife gai izan zen norgehiagoka iraultzeko. 61. minutuan hasi zen partida okertzen, Unai Garciak bere atean sartutako gol batekin. Teneriferen beste bi golak Ismael Lopezek sartu zituen (78. eta 83. min).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.