Eizmendi, berriz ere txapeldun Igeldoko Harrian

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
HARRI-JASOTZEA. Jokin Eizmendik bosgarren aldiz irabazi zuen atzo Igeldoko Harria Txapelketa. Hamabost altxaldi eman zizkion 134 kiloko harri baldarrari bost minutuko saioan. Duela bi urte baino altxaldi bat gutxiago eman zion —iaz, gaixo, ez zuen parte hartu—. Bigarren Beñat Telleria izan zen, ezustekoa emanez. Hark hamalau eman zizkion, Gorka Etxeberria hirugarrenak baino bat gehiago. Deigarria izan zen Imanol Illarramendi eta Mikel Lopetegi Urra-ren jarduna. Iaz lehen biak izan ziren, baina atzo azken postuetan bukatu zuten, zazpi eta sei altxaldirekin, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.