Bengoetxeak eta Imazek nagusitasunez irabazi dute Andre Maria Zuriko finala

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
PILOTA. Bengoetxea VI.ak eta Imazek 22-13 irabazi zieten herenegun Ezkurdia eta Martijari Andre Maria Zuriko Torneoan. Hasierako orekaren ondoren (7-8), Bengoetxeak gaina hartu zion Ezkurdiari aurrelarien arteko lehian, eta hor ireki zuten tartea irabazleek (12-8, 16-9 eta 20-10). Bengoetxeak jaso zuen pilotari onenaren saria. Bestalde, erremontean, Azpirozek 30-27 irabazi zion Ansa II.ari, buruz buruko Kutxabank torneoan. Irabazi arren, final-zortzirenetako ligaxkan aurrera egiteko aukerarik gabe gelditu da. Ansak, aldiz, baditu aukerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.