Superkopako itxura ona ligan berretsi nahi du Baskoniak

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Gaur ekingo dio ACB ligariKirolbet Baskoniak. Etxean izango da, Buesa Arenan, Tecnyconta Zaragozaren aurka (18:15). Finalean Real Madrilen aurka galdu arren, itxura ona eman zuen Pedro Martinezen taldeak iragan asteburuan, Espainiako Superkopan. Joko on horri segida eman nahi dio zaleen aurrean.

Martinezek ondo hastearen garrantzia nabarmendu zuen atzoko prentsaurrekoan. «Ilusioz eta zuhurtziaz hasiko gara. Hau iraupen lasterketa bat da». Haren arabera, lehen norgehiagoka hauetan erabakigarria izango da jada barneratua duten joko moldea baliatzea.Gaurko partidarako, jokalari guztiak prest ditu, Tadas Sedekerskisizan ezik. Hegalekoak mina du bizkarrean. Shavon Shields eta Darrun Hilliard zaleen aurrean debutatzeko moduan dira.

Zaragozak goitik behera berritu du taldea, aulkitik hasita. Porfi Fisacek hartu du aginte makila, GBCko entrenatzaile ohiak. Fitxatuen artean, Fran Vazquez, Nacho Martin eta Stan Okoye daude.

Bestalde ,gaur jokatuko dira Durangoko Landako kiroldegian Euskadiko Kopako finalerdiak: Araski-Añares Rioja (09:15) eta Gernika-IDK Gipuzkoa.Finala bihar izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.