Eroskik eta Diak erosketak egiteko ituna hautsi dute

Eroskiko buru Agustin Markaide. EFE.
2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
ELORRIO. Eroskik eta Diak 2015ean egindako ituna hautsi dute, Elorrioko kooperatibak jakinarazi duenez. Erosketak batera egin, eta bolumena handituz, prezio hobeak lortzeko ituna zen. Promarca elkarteak eta FIAB Espainiako elikadura sektoreko patronalak itun hori CNMV lehia arautzailean salatu zuten. 2016ko urrian ez zuten aintzat hartu lehen salaketa, baina bigarrenak ikerketa bat zabaltzera eraman zuen. Hornitzaileei aparteko ordainketak eskatzen zizkietela egotzi diete Diari eta Eroskiri. Ikerketa dosier horrek zabalik jarraitzen du, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatziko du haren inguruan.

Eroskik dio ituna hautsi dela kooperatibak erosketak egiteko estrategia aldatu duelako. Hilaren 22an, halaber, nazioarteko hornitzaileekin abantailaz negoziatzeko Diarekin osatutako bikotea hautsiko da. Eroskik esplikatu du bi urte hauetan eskaintza politika desberdinak izan dituztela, eta akordioaren hausturak ez duela eragingo bere egungo eskaintzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.