PSE, EAJ eta PP, ados alarde baztertzailearekin

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
IRUN. Joan den astean, Paco Carrillo alarde baztertzaileko jeneralak gutun bat bidali zien Irungo Udaleko bozetara aurkeztutako alderdietako zerrendaburuei, eta eskatu zien alardeen auzian posizio bat harzezatela udal eta foru hauteskundeen harira. EAJk, PSE-EEk eta PPk erantzun diote: emakumeei soldadu gisa desfilatzen uzten ez dien alardearen alde mintzatu dira. Jeneralari igorritako erantzunean, Jose Antonio Santano Irungo alkate eta PSEren alkategaiak adierazi du «festa ulertzeko bi modu» daudela, eta biak direla «zilegi eta legezko»: «Beti gaitzetsi izan ditugu zuk gidatzen duzun alardeari buruz eginiko zoritxarrezko adierazpenak eta gezurrak». Santano 2002tik da alkate, eta ez dio sekula harrerarik egin alarde parekideari.

Sutsuago mintzatu da EAJko hautagai Xabier Iridoi: «San Martzialgo alardea ez da matxista, ezta baztertzailea ere. Guztiz legezkoa da, eta ez dio eraso egiten berdintasun printzipioari; hala jasotzen du Auzitegi Gorenak 2008an emandako epaiak». PPko alkategai Muriel Larrea ere antzera jardun da: «Nik neuk alarde tradizionala babesten dut». Esan du bi alardeen arteko gatazka ez dela berdintasun arazo bat, baizik eta «bizikidetzakoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.