Irribarria: «Aspek esan digu irabaztera irteteko»

2019ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
PILOTA. Irribarria-Zabaletak eta Victor Albisuk bihar irabaztera irtengo direla adierazi zuten atzo, Ataunen eginiko pilota aukeraketan. Etxekalteen partida da, bikote bakoitzaren garaipenak ligaxkako laugarren postuan bukatzeko lehian dagoen bere enpresako bikoteari kalte handia egingo liekeelako —Altuna-Martija Aspen,eta Artola-Mariezkurrena Asegarcen—. Irribarriak zehaztu zuenez, Aspen garbi utzi diote irabaztera irten behar duela. «Enpresatik esan digute ahal den ondoen jokatzeko eta irabaztera irteteko. Edozer gertatzen dela, zurrumurruak egongo dira». Albisuk ere bere onena emango du: «Gure partida egingo dugu, eta irabaztera irtengo gara. Irabaztea komeni zaigu, finalerdietara konfiantzaz iristeko». Ligaxkako azken jardunaldia gaur hasiko da, Oñatin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.