Zuazok nagusitasunez irabazi dio Peredari: 23-30

Bidasoak Galizian jokatuko du gaur, Cisneren aurka, eta Anaitasunak Port Sagunti egingo dio bisita

June Loidi baloiarekin, Bera Beraren aurkako derbian. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Zuazok 23-30 hartu zuen mendean atzo Pereda, Santanderren (Espainia). Nagusitasunez irabazi zuen, ia neurketa osoan izan baitzen aurretik. Garaipena lortuta, Barakaldoko taldeak amaitu du Espainiako ligako lehen faseko aurreneko itzulia. Zortzi taldeko multzotik bosgarren sailkatu da, zazpi partidatan sei puntu lortuta. Orain, ia bi hilabeteko etenaldia izango du lehiak, Europako Txapelketa dela eta.

Asobal ligan, berriz, Anaitasunak eta Bidasoak gaur jokatuko dute, Port Sagunten (18:30) eta Cisneren pistan (20:00), hurrenez hurren. Une gozoan dira biak. Irungo taldeak ligan jokatu dituen zazpi partidak irabazi ditu. Joan den asteazkenean, zortzigarrena lor zezakeen, baina bertan behera geratu zen Artalekun Benidormen jokatu beharreko partida, Kauldi Odriozolak positibo eman baitzuen.

Anaitasunak, berriz, laugarren partida irabazi nahi du jarraian. Konfiantzaz lepo joan da Saguntera (Herrialde Katalanak), asteazkenean, etxean, Cangasi astindua emanda: 38-24.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.