Matthewsek irabazi du Voltan; De Gendtek segitzen du lider

Froome erori egin da, eta 14.04 galdu du helmugan. Gaur itzuliko mendiko aurreneko etapa jokatuko dute

2019ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Michael Matthewsek (Sunweb) irabazi zuen atzo Kataluniako Voltako bigarren etapa. Australiarra azkarrena izan zen aldapa gorako esprintean, Alejandro Valverde (Movistar) eta Daryl Impeyren (Mitchelton) aurretik. Sailkapen nagusian, Thomas De Gendtek (Lotto-Soudal) lider jarraitzen du. 2.47ra du Valverde eta 2.48ra Matthews. Chris Froomek (Sky) jada ez du aukerarik. Erori egin zen atzo, eta 14.04 galdu zuen.

De Gendtek maillot zuriari eusteko lehen erronka serioa izango du gaur, mendiko saio gogorra baitute. 179 kilometro egingo dituzte Sant Feliu de Guixols eta Vallter 2000 eski estazioaren artean. Lehen mailako bi mendate eta mailaz kanpoko bat igoko dituzte azken 50 kilometroetan: Oix —7,7 kilometro eta %5,2ko malda—, Rocabruna —7,3 eta %5,8— eta Vallter 2000 —11,2 eta %7,6—.

Voltaz gain, World Tourreko beste proba bat jokatuko dute gaur, Brujas-De Panne klasikoa. Esprinterrak dira faboritoak: Elia Viviani (Quick Step), Fernando Gaviria (UAE), Dylan Groenewegen (Jumbo)...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.