Baskoniak irabazi egin behar du gaur Munichen

2020ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak eutsi egin nahi dio Euroligako final-laurdenak jokatzeko aukerari. Ez dirudi ezinezkoa, zortzi jardunaldiren faltan bi garaipenera baitu zortzigarren postua. Hala ere, Gasteizko taldeak orain arte ez du eman motibo nahikorik horretan sinesteko. Oso gorabeheratsu ari da.

Gaur du aukera bidea zuzenduz joateko, Munichen (Alemania) Bayerni irabazita (20:30, Dazn). Alemaniako taldeak aurkari aproposa dirudi Izar Gorriaren aurka lortutako garaipenari segida emateko, Baskoniaren atzetik baitago sailkapenean, bi garaipen gutxiagorekin. Itxuraz, talde eskasagoa da, eta hori agerian geratu zen bi taldeek lehen itzulian Buesa Arenan jokatu zuten neurketan: Baskoniak astindua eman zion Bayerni, 33 punturen aldeaz irabazita (93-60). Hala ere, Gasteizko taldea eskas dabil etxetik kanpo, galdu egin baititu azken sei partidak. Gaur bolada txar hori eten nahi du, indarra hartu eta final-laurdenak jokatzeko aukerari azkeneraino eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.