Athletic, Reala eta Eibar etxean ariko dira gaur

Izarne Sarasola. GORKA RUBIO / FOKU.
2023ko urriaren 4a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Hiru euskal taldeek gaur jokatuko dituzte jokalarien grebagatik atzeratutako Espainiako Lehen Mailako lehen jardunaldiko partidak. Etxean ariko dira hirurak: Athleticek Granadaren aurka jokatuko du (18:00, DAZN eta Gol); Realak, Levanteren kontra (19:00, DAZN); eta Eibarrek, Madrilen aurka (20:00, DAZN).

Athleticek irabazi beharra dauka, lehen bi partidak galdu ostean. Zuri-gorriek aurreneko neurketa dute etxean. Realak bigarren garaipena nahi du etxean, Betisi irabazi ostean. Baina ez du lantegi erraza, Levante ligako talderik indartsuenetakoa baita. Eibar larunbatean Granadan lortutako garaipenak hauspotuta ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.