Zehaztu dituzte 2023ko Tourreko lehen hiru etapak

2022ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Argitu da. 2023ko Frantziako Tourreko lehen hiru etapak Euskal Herrian barrena ibiliko dira, EITBk atzo jakinarazi zuenez. Lehenengoa Bilbon hasi eta bertan bukatuko da, uztailaren 1ean; bigarrengoak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu; eta hirugarrena Zornotza (Bizkaia) eta Baionaren artekoa izango da. Ibilbidearen nondik norako guztiak datorren asteazkenean emango dituzte, Gasteizko Europa jauregian egingo duten aurkezpen ekitaldian.

Movistarrek, berriz, atzo aurkeztu zuen datorren denboraldirako taldea, Almerian (Espainia). Eusebio Unzue buru duen Nafarroako taldeak bi lider nagusi izango ditu: Enric Mas gizonezkoetan, eta Annemiek van Vleuten emakumezkoetan. Kataluniarrak Tourra eta Vuelta ditu jomugan; herbeheretarrak, hiru itzuli handiak eta Munduko Txapelketa. Alejandro Valverdek, berriz, 42 urterekin txirrindularitza utziko du denboraldi honen amaieran, 21 urtez profesionaletan aritu ostean. Horiez gain, zazpi euskal txirrindularik korrituko dute elastiko urdinarekin: Imanol Erbitik, IƱigo Elosegik, Lourdes Oiarbidek eta sasoi honetan heldu diren Gorka Izagirrek, Alex Aranburuk, Oscar Rodriguezek eta Oier Lazkanok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.