«ETA zuritzea» egotzi diote Maravillas guneari

2018ko irailaren 12a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Maravillas gaztetxeko kideek «ETA zuritzen» dutela eta «memoria historikoa ETAren bortizkeriarekin nahasten» dutela salatu dute 50 bat lagunek, atzo argitaratutako manifestu batean. 1936ko gerrako biktimen senide batzuek, oroimen historikoaren esparruko hainbat ekintzailek eta Geroa Bai, PSN nahiz Ezkerrako hainbat politikarik sinatu dute Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestua. Koldo Martinez (Geroa Bai), Marisa de Simon (Ezkerra), Inma Jurio (PSN) eta Joseba Ezeolaza (Batzarre) dira sinatzaileetako batzuk. Irailaren 18an Mikel Castillori —1990an Poliziak tiroz hildako etakide iruindarrari— eginen dioten omenaldiaren eta hilaren 20ko Gudari Egunaren harira, historia «manipulatzea» egotzi diete gaztetxeko kideei, «errepublikazaleak ETArekin nahasiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.